[itzul] zer ikusi dauka?
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Maiatza 28, 12:51:33, CEST 2010
Nire bilaketa arinak balio badu, OEHn ez da ageri "zer zerikusi"
sekuentziarik. Bai, ordea, "zer du/dauka zeikusirik",
"Zer ikusteko du/dauka" bai ageri dela, jakina (erregistro apalean
ageri ere, Agurtzane).
Sakondu nahi duenak, badu bazka.
2010/5/28 Asier Sarasua <asarasua a bildua codesyntax.com>:
> 2010/05/28 09:28(e)an, Xabier Mendiguren(e)k idatzi zuen:
>>
>> halakoak maiz antxean iristen dira nire eskuetara:
>> "zer ikusi dauka horrek nik esandakoarekin?"
>> ahoz esaten da, baina gramatika aldetik dudazkoa behintzat bada.
>>
>> "zer zerikusi du..." zuzenagoa litzateke, baina nahiko artifiziala.
>>
>
> Niri, ostera, bigarren hori askoz arruntagoa egiten zait ahoz, lehenengoa
> baino. Euskalki edo ohitura kontua, beharbada?
>
>
>> alternatiba moduan, "zer ikusteko dauka..." edo "zer du
>> ikusteko(rik)..." bezalakoak proposatu ohi ditut nik.
>
> alternatibak bilatzen hasita, uste dut horrela bideratzen dudala gehienetan:
> "zerikusirik badauka horrek nik esandakoarekin?"
>
> Asier
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago