[itzul] zer ikusi dauka?
Asier Sarasua
asarasua a bildua codesyntax.com
Or, Maiatza 28, 11:53:57, CEST 2010
2010/05/28 09:28(e)an, Xabier Mendiguren(e)k idatzi zuen:
> halakoak maiz antxean iristen dira nire eskuetara:
> "zer ikusi dauka horrek nik esandakoarekin?"
> ahoz esaten da, baina gramatika aldetik dudazkoa behintzat bada.
>
> "zer zerikusi du..." zuzenagoa litzateke, baina nahiko artifiziala.
>
Niri, ostera, bigarren hori askoz arruntagoa egiten zait ahoz,
lehenengoa baino. Euskalki edo ohitura kontua, beharbada?
> alternatiba moduan, "zer ikusteko dauka..." edo "zer du
> ikusteko(rik)..." bezalakoak proposatu ohi ditut nik.
alternatibak bilatzen hasita, uste dut horrela bideratzen dudala gehienetan:
"zerikusirik badauka horrek nik esandakoarekin?"
Asier
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago