[itzul] RESUMEN EJECUTIVO

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
As, Aza 2, 09:14:53, CET 2010


Neuk ere horrela ulertzen dut. Izan ere, 'resumen ejecutivo' hau 'resumen para los ejecutivos' izan daitekeela iruditzen zait, edo beste hitz batzuekin adierazita 'resumen para la Dirección'(txosten osoa irakurtzeko astirik ez eta ideia nagusiak eskaintzen zaizkie laburpen batean). Hortik abiatuta atera zen (nik honetaz galdetu nuenean) 'Zuzendaritzarako txostena'eta gure kasuan argitarapen baterako izenburua zenez era laburrago bat aukeratu genuen: 'Zuzendari txostena'.

Ez dakit kasu honetan arauren bat betearazteko asmorik dagoen.

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Julian Maia
Enviado el: martes, 02 de noviembre de 2010 9:01
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] RESUMEN EJECUTIVO

"Resumen ejecutivo" hori ez da izaten edozein erakundetako (erakunde
konplexutako) arduradunek erabiltzen duten txosten laburtua, egoeraren
ezaugarri nabarmenenak biltzen dituena, gero hango datuak kontuan hartuta
erabakiak hartzeko? Hala balitz, "ekiteko laburpena" edo holakoren bat izan
litekeela iduritzen zait.
Baina lehenbiziko esanahi zehatza jakin behar da... eta nik ez jakinki.
Julian

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Eneko Gotzon Ares
Enviado el: domingo, 31 de octubre de 2010 12:57
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] RESUMEN EJECUTIVO


Egunon Bittor.

Ados al zaude ondorengo ulerkerekin?

- Txosten betearazle: txostenak betetzen dituena.
- Betearazle txosten: betearazten duen txostena.

--
Eneko Gotzon Ares.
Donostia.
Gipuzkoa.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago