[itzul] RESUMEN EJECUTIVO
Amaia Lasheras
amaiatxo a bildua yahoo.es
As, Aza 2, 09:19:55, CET 2010
Eskerrik asko erantzuten ari zareten guztioi.
Testua ia itzulita daukat eta ematen du Plan oso baten txosten laburtu bat dela.
Ematen dituen datuak ez dira oso zehatzak, kontu orokorrak dira. Ez dakit horko
datuekin erabakiak hartu beharko dituzten. Oraindik, erabaki gabe daukat nola
emango dudan itzulpena; beraz, norbaitek beste proposamenik balu, bota lasai.
Ongi izan.
Amaia
________________________________
De: Julian Maia <julian.maia a bildua ehu.es>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: mar,2 noviembre, 2010 09:01
Asunto: Re: [itzul] RESUMEN EJECUTIVO
"Resumen ejecutivo" hori ez da izaten edozein erakundetako (erakunde
konplexutako) arduradunek erabiltzen duten txosten laburtua, egoeraren
ezaugarri nabarmenenak biltzen dituena, gero hango datuak kontuan hartuta
erabakiak hartzeko? Hala balitz, "ekiteko laburpena" edo holakoren bat izan
litekeela iduritzen zait.
Baina lehenbiziko esanahi zehatza jakin behar da... eta nik ez jakinki.
Julian
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Eneko Gotzon Ares
Enviado el: domingo, 31 de octubre de 2010 12:57
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] RESUMEN EJECUTIVO
Egunon Bittor.
Ados al zaude ondorengo ulerkerekin?
- Txosten betearazle: txostenak betetzen dituena.
- Betearazle txosten: betearazten duen txostena.
--
Eneko Gotzon Ares.
Donostia.
Gipuzkoa.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago