[itzul] Burutu
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Aza 17, 16:50:04, CET 2010
Ez "actuaciones" eta ez "realizar" non-nola-zertarako erabiltzen diren
kontuan hartu gabe jardun behar badugu itzultzaileok, ez du
erremediorik kontuak .
Alegia, hiztegigilea dagoen egoera destestuingurutua bere egiten badu
itzultzaileak, ez dago modu onik esateko "nola den euskaraz" ez bata ez
bestea.
Kentzera omen zindoazen, Kixmi, "bururutu" hori. Ederki, baina zer ipiniko
zenuen? "Ekintzak egin"? Ala "egintzak egin" nahiz "ekintzei ekin"?
Bestetik: "acción" eta "actuación", biak berdin ote dira "ekintza"?
Eta (egunotako uztatik): "jarduerak egin" sanoago ote da "burutu" kendu
delako?
Nire ustez, kontu termilogikorik tartean ez denean, "egiteko bidean
daudenak", "egin beharrekoak" edo antzeko desnoninalizatu bat da hor
egokiena. "Actuación" terminologikoa bada, berriz (hirigintzakoa, adibidez),
"ekintza" baino zerbait markatuagoa behar da (hoberik ezean, demagun,
"aktuazio" bat), eta horren arabera aukeratu beharko da, gero, makulu-aditza
("aktuazio bat egin", demagun).
Bestela, hiztegiak erabaki behar badu guztia, onets dezagun,
gordin-gordin, hitzez hitzeko itzulpena, eta, prezio berean, zozo-zozo,
makina bidezkoa. Azken erabakia izango da hori, hala ere, sobera baitago
orduan itzultzaile garunduna.
Tira: beharbada, antzerkilariek "eman beharreko emanaldiak" (!) izango dira
"actuaciones" horiek, baina ezin jakin, hiztegi guztiekin ere,
testuingururik ezean.
Hiztegia, horrela erabilita, itzultzailea bide egokitik desbideratzeko
tramankulu arriskutsua da. Bonba bat, alegia, umeen eskuan.
Burutu gabeak, baina horra nire burutazioak, nolanahi ere "gure jarduerak
egiteko beharko diren ekintzak zuzen buru/gauzatuko" direlako esperantza
etsian..
2010/11/17 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com>
> Eguerdi on,
> Testu bat zuzentzea egokitu zait aspaldiko partez, eta "burutu" aditza
> agertu zait "realizar" aditzaren ordaintzat.
> Adib.:
> "/las actuaciones a realizar" --- "//burutu beharreko ekintzak//"/
>
> Kentzekotan nengoen, baina ikusi dut Elhuyarren "*llevar a cabo, ejecutar"
> edo "cumplir" adierak onartzen dizkiola.
> (edo "realizar": **egin; "burutu", obratu, gauzatu, mamitu, egikaritu**
> Orain zalantza egiten dut.
> Amore eman dugu eta erabilera berria onartzen da?
> Ala irizpide zaharrari (burutu = amaitu) jarraituko diot?
> Inork laguntzerik badu...
>
> Eskerrik asko aldez aurretik
> *
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago