[itzul] Burutu

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
Ost, Aza 17, 13:22:22, CET 2010


Eguerdi on,
Testu bat zuzentzea egokitu zait aspaldiko partez, eta "burutu" aditza 
agertu zait "realizar" aditzaren ordaintzat.
Adib.:
"/las actuaciones a realizar" --- "//burutu beharreko ekintzak//"/

Kentzekotan nengoen, baina ikusi dut Elhuyarren "*llevar a cabo, 
ejecutar" edo "cumplir" adierak onartzen dizkiola.
(edo "realizar": **egin; "burutu", obratu, gauzatu, mamitu, egikaritu**
Orain zalantza egiten dut.
Amore eman dugu eta erabilera berria onartzen da?
Ala irizpide zaharrari (burutu = amaitu) jarraituko diot?
Inork laguntzerik badu...

Eskerrik asko aldez aurretik
*




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago