[itzul] Ladrillazo
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Aza 22, 13:28:56, CET 2010
Kaixo, Amaia:
"Adreilumauka" edo "adreilupagotxa" bururatu zait lehenik, baina gero
pentsatu dut, kolpeak kolpe, "harrikada"ren eredu bera balia daitekeela,
anbiguotasuna bera ere hitzaren "kontundentzia"ren parte baita, eta ez
legokeela hain gaizki "adreilukada" edo, aukeran hobeto, "adreiludanba",
eztanda-efektu eta guzti.
"Adreiluz/porlanez urretzea" edo antzekoren bat izan liteke beste aukera
bat.
2010/11/22 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>
> Egun on:
>
> Nola emango zenukete euskaraz "ladrillazo" hitza? Kasu honetan, ez du esan
> nahi
> adreilu batekin emandako kolpea, hirigintza-proiektuekin aberastea baizik.
>
> Eskerrik asko.
>
> Amaia
>
>
>
>
> ________________________________
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago