[itzul] competición de dominadas
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Aza 22, 13:39:39, CET 2010
> Googelen begiratuta, 'dominadak' behintzat ageri da.
Gaztelerazko genero femeninoa eta guzti, ederki. Googlen, oker ez
banago, 8 bider ageri da euskarazko testuetan, eta horietatik 5 besterik
ez dira esaten ari garenaz.
Ez dakit, ingelesez «chin-up» esaten ditoe, frantsesez «traction»,
portugesez «puxada», bakoitza bere bidetik.
Iruditzen zait neologismo bat asmatzea izan daitekeela irtenbidea. Zer
edo zer esateagatik: «okotz-leba» («okotz-leban aritzea»)? Dirudienez,
araua da kokotsak barra gainditzea, pultsuan...
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago