[itzul] competición de dominadas
Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
itzuliz a bildua euskaltel.net
Al, Aza 22, 13:46:43, CET 2010
>Gaztelerazko genero femeninoa eta guzti, ederki.
Dominatuak ere galdetu dut, baina ez dut gaiarekin loturarik izan
dezakeenik topatu.
>«okotz-leba» («okotz-leban aritzea»)? Dirudienez, araua da kokotsak
barra gainditzea, pultsuan...
Bai, eta bada beste ariketa, aurreko horren ia berdina, baina barra
garondoaren parera gelditu behar dena (hori aurrekoa baino zailagoa da).
Jakin behar bietatik zein egin asmo duten.
Joxemari
22/11/2010 13:39(e)an, Gotzon Egia(e)k idatzi zuen:
>> Googelen begiratuta, 'dominadak' behintzat ageri da.
>
> Gaztelerazko genero femeninoa eta guzti, ederki. Googlen, oker ez
> banago, 8 bider ageri da euskarazko testuetan, eta horietatik 5
> besterik ez dira esaten ari garenaz.
>
> Ez dakit, ingelesez «chin-up» esaten ditoe, frantsesez «traction»,
> portugesez «puxada», bakoitza bere bidetik.
>
> Iruditzen zait neologismo bat asmatzea izan daitekeela irtenbidea. Zer
> edo zer esateagatik: «okotz-leba» («okotz-leban aritzea»)? Dirudienez,
> araua da kokotsak barra gainditzea, pultsuan...
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago