[itzul] Jerga itzulpenen laguntza bila
Kaiet Estrada
kaiet1 a bildua euskalnet.net
Al, Aza 22, 15:56:27, CET 2010
Kaixo:
Milesker erantzun duzuen guztioi, lagungarri gertatu zaizkit. Azkenean bat
baino gehio ezagun bai, baina ez erabiliaren ez erabilian, erdoilduak baino
okerrago nituen. Erabat galdua eta inspirazio gabe nengoen.
Askotan, burua geuretan sartuta, ahal den zuzentasun gorena bila, kaleko
hizkuntza eta egun egunerokoa baztertzea egokitzen zaigu. Batzutan, beldur
naiz ere, gehiegizko zuzentasuna darabilgun. Ohartu gabe egun eguneroko
euskaraz hurruntzen ote noa? Hori ekiditzeko neronek kalean euskara gehio
egin nahi bai, baina ezin. Neure ingurunea euskaraz hitz egiteko ez da
batere egokia.
Saiatuko naiz esandako liburuak eskuratzen, interesgarriak dirudite.
Agian Durangora joango naiz. Han izan daiteke aukerarik liburu horiek
eskuratzeko?
- Alberto Telleriaren Berbeta Berua duzu, Badihardugu elkartearen webgunean
dagoena.
- IRAINKA. Euskal irainen bilduma. Joseba Aurkenerena eta beste. Ediciones
Mensajero.
- Hiztegi erotikoa Ramon Etxezarretarena
Milesker berriz.
Kaiet Estrada
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de xabier-pascual a bildua ej-gv.es
> Enviado el: jueves, 18 de noviembre de 2010 7:56
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul] Jerga itzulpenen laguntza bila
>
> Ez da samurra, ez, egokitu zaizuna. Nonbaitetik hastekotan, begira
> ezazu liburu hau:
>
> IRAINKA. Euskal irainen bilduma. Joseba Aurkenerena eta beste.
> Ediciones Mensajero.
>
> Ondo izan.
>
> Xabier Pascual Jimenez
>
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
> Eusko Jaurlaritza
> 945 01 90 56
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Kaiet Estrada
> Enviado el: miércoles, 17 de noviembre de 2010 22:22
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: [itzul] Jerga itzulpenen laguntza bila
>
> Kaixo:
>
>
> Textu batzuetan buruz buru nabil zoratu bidean. Oso behe kaleko
> hizkuntza
> darabilte, jerga piloa daukatelarik, nola itzuli ez dakidana. Ez zait
> ezta
> burutzen non bilatu hitzok. Textu ingurua, nola azalduko nuke,
> "barriobajera" da guztiz. Itzaren esanahia argi daukat, baina ni ez
> naizenez
> batere gaizki esana, ez dakit nola gaizki esana izan. Euskal jerga
> erabili
> nahi nuke, baina ez dakit zein den, eta nire behar guztietarako
> itzulpenik
> izan daitekeen kontextua galdu gabe.
>
> Noski, euskalbar eta hiztegietan inongo emaitzik gabe bilatua naiz.
>
> Nola itzuliko zenituzke hurrengokoak:
> - Negrata.
> - Labios resoplones.
> - Chorvo.
>
> Beharko nituzke ere, gaur egungo gazteek zein hitz erabiltzen duten
> hurrengoetaz hitz egiteko.
> - Droga mota klaseak eta hauek duten mote edo jerga-izen desberdinak.
> - Caballo.
> - LSD.
> - DMT.
> - STP.
> - BMT.
> - IRT.
> - SPC.
>
> - Sexuarekin erlazionatutakoak, bereziki txortarako gazteek erabiltzen
> dituzten sinonimo partikularrak.
> + Trincar, tirar, encamar, benefiziarselo/a. trajinarselo/a, 4ª base
> (hau
> amerikarra da, baina ulertzen da) eta horrelakoak, baina euskaraz.
> Euskaraz
> bada "encular"-tzerik?
> + Peras, tetas, melones, globos... Titiak baino gehiago behar dut.
> + Pene, polla, tranca, pepino... zakila "motz" geratzen zait.
> + Chumino, felpudo, concha. Hau da, alua.
>
>
> Honelakoak bilatzeko, norbait ezagutzen al du errekurtsoren bat?
> Benetan
> nire irudipena aituta dago.
>
> Bestetik, kuriositatez, gerta daiteke, eta zihurtzat ematen dut,
> eskualde
> desberdinetan, berdinarentzat izen desberdinak izatea. Horrelakorik
> bada,
> zein hitz aukera sinonimo bakoitzerako erabiliko zenukete?
>
>
> Eta gero hortik baziren esaten zutenak euskaraz ez zeudela biraorik...
> ea
> zer agertzen zaigun.
>
>
>
> Kaiet Estrada
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago