[itzul] Jerga itzulpenen laguntza bila
Itzultzailea - Eibarko Udala
itzultzaile a bildua eibar.net
Ast, Aza 18, 08:13:02, CET 2010
Alberto Telleriaren Berbeta Berua duzu, Badihardugu elkartearen webgunean dagoena.
Begoña Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Enviado el: osteguna, 2010.eko azaroak 18 07:56
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Jerga itzulpenen laguntza bila
Ez da samurra, ez, egokitu zaizuna. Nonbaitetik hastekotan, begira ezazu liburu hau:
IRAINKA. Euskal irainen bilduma. Joseba Aurkenerena eta beste. Ediciones Mensajero.
Ondo izan.
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Kaiet Estrada Enviado el: miércoles, 17 de noviembre de 2010 22:22
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] Jerga itzulpenen laguntza bila
Kaixo:
Textu batzuetan buruz buru nabil zoratu bidean. Oso behe kaleko hizkuntza darabilte, jerga piloa daukatelarik, nola itzuli ez dakidana. Ez zait ezta burutzen non bilatu hitzok. Textu ingurua, nola azalduko nuke, "barriobajera" da guztiz. Itzaren esanahia argi daukat, baina ni ez naizenez batere gaizki esana, ez dakit nola gaizki esana izan. Euskal jerga erabili nahi nuke, baina ez dakit zein den, eta nire behar guztietarako itzulpenik izan daitekeen kontextua galdu gabe.
Noski, euskalbar eta hiztegietan inongo emaitzik gabe bilatua naiz.
Nola itzuliko zenituzke hurrengokoak:
- Negrata.
- Labios resoplones.
- Chorvo.
Beharko nituzke ere, gaur egungo gazteek zein hitz erabiltzen duten hurrengoetaz hitz egiteko.
- Droga mota klaseak eta hauek duten mote edo jerga-izen desberdinak.
- Caballo.
- LSD.
- DMT.
- STP.
- BMT.
- IRT.
- SPC.
- Sexuarekin erlazionatutakoak, bereziki txortarako gazteek erabiltzen dituzten sinonimo partikularrak.
+ Trincar, tirar, encamar, benefiziarselo/a. trajinarselo/a, 4ª base
+ (hau
amerikarra da, baina ulertzen da) eta horrelakoak, baina euskaraz. Euskaraz bada "encular"-tzerik?
+ Peras, tetas, melones, globos... Titiak baino gehiago behar dut.
+ Pene, polla, tranca, pepino... zakila "motz" geratzen zait.
+ Chumino, felpudo, concha. Hau da, alua.
Honelakoak bilatzeko, norbait ezagutzen al du errekurtsoren bat? Benetan nire irudipena aituta dago.
Bestetik, kuriositatez, gerta daiteke, eta zihurtzat ematen dut, eskualde desberdinetan, berdinarentzat izen desberdinak izatea. Horrelakorik bada, zein hitz aukera sinonimo bakoitzerako erabiliko zenukete?
Eta gero hortik baziren esaten zutenak euskaraz ez zeudela biraorik... ea zer agertzen zaigun.
Kaiet Estrada
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago