[itzul] Burutu

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Aza 23, 17:25:01, CET 2010


Azken buruan, zer eskatzen zenuen, iritzia, ala baimena, "burutu"ri
tradizioz ez duen zentzua emateko?

Ni saiatuko naiz galderak hobeto irakurtzen (neure ondoriorik atera gabe?),
baina zuk ere ulertu behar zenuke nire iritzia zera zela eta dela: berdintsu
didala (berdintsu, ez berdin) "burutu" zein "egin" erabiltzea  hor, arazoa
halako aditzen ortopedikotasunean baitatza (eta guztiz pertinentea baita
aditz-ortopedia hori zer izeni eransten zaion, hots, zer aditz "zegoen" izen
horren azpian hura desadiztu aurretik).

Barkatu, hala ere, desegoki baliatu badut mezua zure galderaren ura nire
kezken errotara ekartzeko.

Ondo burutu astea.

2010/11/23 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com>

> Horretan ez dago zalantzarik.
> Baina "llevar a cabo" gaztelaniaz "ejecutar, realizar, hacer..." esanahi
> hutsarekin erabiltzen da gehienetan, eta euskarazko "burutu" atzetik joan
> zaio.
>
> 23/11/2010 9:24(e)an, Patxi Petrirena(e)k idatzi zuen:
>
>  Nik duda egiten dut "llevar a cabo" edozein "egin" arrunt delako hori.
>> RAEren hiztegitik:
>>
>> [cabo]
>> llevar a ~, o al ~, algo.
>> 1. locs. verbs. Ejecutarlo, concluirlo.
>> 2. locs. verbs. dar cabo.
>> 3. locs. verbs. llevar hasta el cabo.
>>
>> Eta "concluirlo" denean, nire uste apalean, "zerbait burutu" ederki esana
>> dago.
>>
>> Egun ona izan!
>>
>> Patxi
>>
>>
>>
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago