[itzul] Real Conservatorio Superior de Música
karlos del_olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Urr 14, 13:27:09, CEST 2010
>argitzearen aldera.
... neu ere.
Lehen aipatu dudan bertsioaren jabe ez naizenez gero, ezin azaldu zergatik
aurkeratu zuen egileak hala ematea. Zure ebazpenak hitz elkartuen arazoa
konpontzen du, begi bistan dago.
Buruko minak real adjektibo erreferentzial hori eman behar izatetik
datozkigu; "erreala" jarriz gero, kito arazoa! Baina ez da zilegi; ezta
ere, itzulpenaren aldetik, honela jokatzea (ala bai?): Euskalerriaren
Adiskideen Elkartea = Real Sociedad Bascongada de Amigos del País
Dena dela, Errege Lege Dekretua = Real Decreto Ley ere agertzen da
han-hemen.
Honako izendapen honetan, hala eta guztiz ere, "Erregearen" nonbait
jarrita, arazoa konponduko ote genuke? Izan ere, real horrek erregearen
ontzat emana edo izendapena duela adierazten du, ez harena denik.
Bestalde, eemantikaren ikuspegitik, "musika kontserbatoria" litzateke
esangurazko unitate nagusia, (hasi bidez) hautsi behar ez gunekeena.
Unitate horri erantsi behar dizkiogu kalifikazioak, eta hortxe arazoak!
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago