[itzul] Real Conservatorio Superior de Música
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Urr 14, 14:30:47, CEST 2010
Beste aukera bat:
Hiztegi Batuari erreparatuta, ez legoke arazorik <erreal> izenondo moduan
erabiltzeko. Honela dio Hiztegi Batuak:
*
erreal *3 izond. 'errege-erreginei dagokiena'
Koldo Mitxelenak, adibidez, honela idatzi zuen: <Gure kontseilu erreala
biltzen da>. Eta Iztuetak honela: <Don Alonso Giraldo y Bergaz, Ikasola
erreal San Fernandokoaren zuzendari>
Alfontso Mujika
2010/10/14 karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
>
> >argitzearen aldera.
> ... neu ere.
>
> Lehen aipatu dudan bertsioaren jabe ez naizenez gero, ezin azaldu zergatik
> aurkeratu zuen egileak hala ematea. Zure ebazpenak hitz elkartuen arazoa
> konpontzen du, begi bistan dago.
>
> Buruko minak real adjektibo erreferentzial hori eman behar izatetik
> datozkigu; "erreala" jarriz gero, kito arazoa! Baina ez da zilegi; ezta
> ere, itzulpenaren aldetik, honela jokatzea (ala bai?): Euskalerriaren
> Adiskideen Elkartea = Real Sociedad Bascongada de Amigos del País
>
> Dena dela, Errege Lege Dekretua = Real Decreto Ley ere agertzen da
> han-hemen.
>
> Honako izendapen honetan, hala eta guztiz ere, "Erregearen" nonbait
> jarrita, arazoa konponduko ote genuke? Izan ere, real horrek erregearen
> ontzat emana edo izendapena duela adierazten du, ez harena denik.
> Bestalde, eemantikaren ikuspegitik, "musika kontserbatoria" litzateke
> esangurazko unitate nagusia, (hasi bidez) hautsi behar ez gunekeena.
> Unitate horri erantsi behar dizkiogu kalifikazioak, eta hortxe arazoak!
>
>
>
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago