[itzul] larriak
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Urr 15, 13:10:42, CEST 2010
Bai, mezuetariko bat irakurri gabe neukan. Hala ere, motz, itsusi, ezain
edo zatar geratu arren (gustuak gustu), ez dago arrazoi ortografiko ez
gramatikalik zifrazko zenbakiaren atzizkia gainerako testuaren
tipografia ez den bestelako batean idazteko, nire ikuspegitik.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Eneko Gotzon Ares
Bidaltze-data: ostirala, 2010.eko urriak 8 14:44
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] larriak
Arratsaldeon Agirre jaun :)
On 08/10/2010, at 11:39, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
> Eneko Gotzonek... baina ez dio erantzun.
Erratzen du berorrek :) bere unean ene iritzia eskain bait nuen.
Honatx: 2010EAN LORTUTAKOAK zentzuzko (arauzko) idazkera iruditzen
zait baina nik hobe irakurtzen dut 2010ean LORTUTAKOAK aldaera. Nik
irakur erraztasunaren aldeko hautu egingo nuke zenbaki deklinazioa
letra xehez idatziz.
Nire ustez letra larrizko testuinguruan zenbakiak zifren bidez idazten
badira (ez letren bitartez), zenbaki atzizkia letra xehez idaztea
onargarri da.
Gure aukera kontrakoa izan da :)
Ondo izan, lagun :)
--
Eneko Gotzon Ares.
Donostia.
Gipuzkoa.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago