[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 77 bilduma, 16. zenbakia
    Gorka Azkarate 
    gorkaazkarate a bildua gmail.com
       
    Ost, Urr 20, 12:27:57, CEST 2010
    
    
  
Kixmik idatzi zuen:
> Nik "entrenatzaile pertsonala"  emango nuke.
> "Pertsonal" adjektiboa HBn dago, eta gainerako hiztegietan esanahi
> horrekin ematen dute.
> Beste proposamen batzuk ez zaizkit iruditzen oso "operatiboak" (nire
> uste apalean, betiere):
> ?  "Ikastaro horretan 'norberaren entrenatzaileak' prestatzen dituzte"
> ? "J.M. Aznarrek 'gizabanako(ar)en entrenatzailea' zeukan" (edo
> gizabanako-entrenatzailea zeukan)
>
> "Banakako entrenatzailea" ere bururatu zait, baina ez da gauza bera.
>
Bai, nik mezua bidali eta gero gauza bera pentsatu nuen. Testu-inguru
batzuetan errazena "entrenatzaile pertsonal" izan liteke: "Hollywoodeko
aktore hark entrenatzaile pertsonala kontratatu zuen" Burutik pasatu
zitzaidan lehena, ordea, honelako zerbait izan zen "gizabanakoen
entrenatzaileen biltzarra" baina hemen ere, ez litzateke bitxiegi geratuko
"entrenatzaile pertsonalen biltzarra". Gaztelaniazko eta ingelesezko
ordainaren pare-parekoa gainera. Nire botoa aldatu eta "entrenatzaile
pertsonal" horren aldeko beste puxtarri bat, Kixmi.
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago