[itzul] "Viajes más inteligentes, vivir mejor"
Iriarte Oyaga Miren
miren.iriarte a bildua pamplona.es
Al, Ira 6, 14:09:28, CEST 2010
Egun on,
guri, Iruñeko Udalean, antzeko lelo bat pasa ziguten itzultzeko, hemen eginen duten mugikortasunaren asterako.
Gaztelania hutsez pasa ziguten (hau da, ingelesezko bertsiorik ez ziguten eman).
Testua, gaztelaniaz, hau zen: "Muévete con inteligencia, y vive mejor".
Guk horrela eman genuen: "Zentzuz mugitu, eta hobeki biziko zara".
Ongi izan
Miren Iriarte
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Axun Gereka
Enviado el: lunes, 06 de septiembre de 2010 13:56
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul]"Viajes más inteligentes, vivir mejor"
Zer moduz bi hauek?
"Egin bidaiak arinago eta bizi zaitez hobeto!"
"Azkarrago mugitu eta hobeto bizi!"
Neri bigarrrena gehiago gustatzen zait.
Ondo izan!
Axun Gereka
2010/9/6 Traductores - Itzultzailea <traductores.14407 a bildua vitoria-gasteiz.org>
>
>
>
>
> Kaixo guztioi:
>
> Irailaren 16tik 22ra Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko
> da, goian adierazitako lelopean (ingelesez "travel smarter, live better",
> esteka: http://www.mobilityweek.eu/). Horrelakorik itzuli al du inork??
> Gasteizko Udalean itzultzeko eskatu digute, baina beste hizkuntzetan
> (ingelesez, gazteleraz,...) lelo bat eta bera erabiliko bada, itxurazkoa
> iruditzen zaigu euskaraz ere bat bera izatea.......
>
> Eskerrik asko aldez aurretik laguntzagatik.
>
>
>
>
>
>
--
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago