[itzul] "Viajes más inteligentes, vivir mejor"

Legazpiko Udala - Euskara euskara.le a bildua legazpi.net
As, Ira 7, 14:03:18, CEST 2010


Kasualitatez, niri ere esaldi hori etorri zait gaur baina euskaraz etorri zait: "MUGITU ADIMENEZ ETA BIZI HOBETO"
Esan didatenez, itzulpen hori IHOBEtik etorri da udaletxera baina nik ez diot indarrik ikusten, oso forzatuta ikusten dut.
Nik Gotzonek proposatutakoaren alde egiten dut eta hori da hemen proposatuko dudana.

Inma.


-----Jatorrizko mezua-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Gotzon Egia
Sent: lunes, 06 de septiembre de 2010 14:54
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] "Viajes más inteligentes, vivir mejor"

>    Irailaren 16tik 22ra Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea
> ospatuko da, goian adierazitako lelopean (ingelesez "travel smarter,
> live better", esteka:  http://www.mobilityweek.eu/).   Horrelakorik
> itzuli al du inork??   Gasteizko Udalean itzultzeko eskatu digute, baina
> beste hizkuntzetan (ingelesez, gazteleraz,...) lelo bat eta bera
> erabiliko bada, itxurazkoa iruditzen zaigu euskaraz ere bat bera
> izatea.......

Esango nuke gaztelerazko hori itzulinguru kaskar samarra dela, 
«inteligentemente» saihestu nahian sortua. Oso desorekatua gelditzen da, 
alde batean izena («viajes») eta beste aldean aditza («vivir»).

Nolanahi ere, ez dut uste hori denik Espainian erabiltzen ari den 
esaldia. Ingurumen Ministerioaren orrian «Muévete con inteligencia y 
vive mejor» ageri da 
(http://www.mma.es/portal/secciones/medios_comunicacion/campanas/sin_coche.htm).

Frantzian, dirudienez, «Bougez autrement» soila erabiltzen ari dira 
(http://www.bougezautrement.gouv.fr/).

Portugalen, «Mobilidade Mais Inteligente - Uma Vida Melhor», bi aldeetan 
izena erabiltzen ari dira 
(http://www.apambiente.pt/Destaques/Paginas/SemanaEuropeiadaMobilidade2010.aspx). 
Luzea, aukeran.

Nafarrek emandako bidetik, laburrago proposatuko nuke: «Zentzuz mugitu, 
hobeki(to) bizi».

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago