[itzul] chácena
Joxe Mari Berasategi
jxmbera a bildua euskalnet.net
Ost, Ira 22, 16:47:33, CEST 2010
Zure azalpeneko "atzealdea"?
Foro batean ikusi dut ingelesez nola galdetzen zutela. RAEren definizioa
ikusita, segurantzia handirik gabe, "backstage" aukera proposatu dute.
Mikel Morrisek "backstage" adberbiotzat bakarrik dakar:
backstage adb.
1. Antz. oihal ostean
2. (irud.) ezkutuan, isilean
Alemanez ere, adberbio gisa (pons.de) "hinter der Bühne" (eszenatoki atzean)
ageri da.
Izen gisa, berriz, "Garderobe" (aldagela)
Hortaz, Morrisenetik tiraka, "oihaloste"?
Ondo izan,
Joxe Mari Berasategi
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Itzulnet Itzulpen Zerbitzuak
Enviado el: asteazkena, 2010.eko irailak 22 13:20
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] chácena
Egun on guztioi,
Hitz honekin bueltaka ari naiz itzulpen osoan eta ez dut baliokide onik
aurkitzen. Antza denez, eszenatokiaren atzealdean uzten den espazio bat
da. Normalean ez da ikusten, atze-oihalak estaltzen duelako, eta
materiala gordetzeko edo eszenatokia handitzeko erabili ohi da. Baten
batek ba al daki horri nola deitzen zaion euskaraz?
Mila esker aldez aurretik.
Garazi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago