[itzul] Donostiako Untzi Museoa

ERKIZIA ITOIZ, Joseba jerkizia a bildua gipuzkoa.net
Al, Ira 27, 09:58:55, CEST 2010


> Izendapenak errespetatzearen aldekoa naiz, baina ahal denean, zuzendu ahal bada, batasunaren eta zuzentasunaren... mesedetan zuzendu.

Erakunde baten izen propioa zein den, ordea, erakunde horrek berak bakarrik erabaki dezake, hemen eta mundu osoan. Zergatik alda diezaioke itzultzaile batek izena erakunde bati? Horren arabera, gaztelaniaz duen izena ere ("Museo Naval") alda diezaiokegu, ezta? Baina inori ez zaio halakorik bururatzen. Uste dut erabilera gehixeago errespetatzeko garaia dugula euskal hiztunok. "Untzi" forma markatua da gaur; konforme. Baina izendapen ofiziala da, duela hogei urte gutxienez jarria. Berak aldatu beharko du, aldatzekotan.

> Kasu honetan nire zalantza zera da, ea Ontzi Museoa edo Itsas Museoa den. Hau da Ontzi museoa baino gehiago. Horrela izanez gero,
> agian "Donostiako Itsaontzi Museoa" jarriz, zentzua zabalduko zitzaion.

Zentzua zabaldu baino, mugatu egingo lioke, nire ustez. Izan ere, errekako ontziak eta ondarea ere hartzen ditu Untzi Museoak.

Bide batez, "Donostiako" ez da izen propioaren zatia, nahiz eta ondo dagoen, jakina, Donostiako Untzi Museoa esatea, Donostian kokatua dagoenez. 

---
Joseba Erkizia Itoitz
Gipuzkoako Foru Aldundia
Itzulpen Ataleko burua



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago