[itzul] Itzultzailearen eguna 2010 - Literatura Unibertsalak, 20 urte

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Ost, Ira 29, 13:53:19, CEST 2010


Itzultzailearen eguna  2010 - Literatura Unibertsalak, 20 urte

"Literatura Unibertsala" itzulpen bildumaren inguruko mahai ingurua antolatu
du Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, 2010eko
irailaren 30ean Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Gotzon Egia EIZIEkidea gidari dela, hiru lagun gonbidatu ditugu gaia
aztertzera: 

* Iratxe Retolaza, literatur kritikaria
* Xabier Olarra, itzultzaile eta editorea
* Lurdes Otaegi, unibertsitateko irakaslea.

Itzulpena, hizkuntza edota literatura gogoko duzuen guztiok gonbidatu nahi
zaituztegu ekitaldian parte hartzera irailaren 30ean, arratseko 19:30ean,
Donostiako liburutegiko San Jeronimo kaleko aretoan.






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago