[itzul] Euskalbar 3.8

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ira 30, 17:22:45, CEST 2010


Euskalbarren webgunetik hartuta:

Euskalbar 3.8: bost hiztegi berri eta botoi guztiak ezkutatzeko aukera

Bertsio berri honetan hiztegi gehiago gehitu dizkiogu Euskalbarri. Hain 
zuzen, bost gehiago dira oraindik aurrera kontsultatu ahalko diren 
hiztegiak:

     * Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa
     * Energia Hiztegia
     * Telekomunikazio Hiztegia
     * Lexikoaren Behatokiaren Corpusa
     * Consumer Corpusa

Lehen hirurak, botoien bidez edo Enter sakatuz kontsultatzeaz gain, 
bilaketa konbinatuetan ere erabili ahal izango dira.

Bestalde, barran dugun botoi-kopurua gero eta handiagoa dela ikusita, 
edozein botoi, baita hizkuntzei lotutakoak ere, ezkutatzeko aukera 
ematea erabaki dugu. Beraz, botoi guztiak ezkutatu edo erakutsi ahal 
izango dira bertsio berrian.

Azkenik, azal berria gehitu dugu bilaketa konbinatuetarako: grisleun.

Nik eransten dut:

Mila esker handi bat, baina izugarria, Euskalbar egunez egun hobetzen 
duzuen guztioi!

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago