[itzul] Donostiako Untzi Museoa
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Ast, Ira 30, 12:56:32, CEST 2010
Egun on, lagunok!
Aurreko mezuan eman dudan erantzuna zuzendu nahi nuke, atzera egin, zeren jaso nuen erantzuna zehatzago irakurtzean konturatu naiz denontzako aipamena zela.
Gure eguneroko jardun gogortsu/itxaropentsu honetan, nire aldetik argi gera dadila bertsolariek esaten dutena, ondo esanak hartu eta gaizki esanak (eta ulertuak) barkatu
Bittor Arbizu
------------------------------
Message: 2
Date: Wed, 29 Sep 2010 14:54:42 +0200
From: "Arbizu Barona, Víctor" <varbizu a bildua cajavital.es>
TSubject: Re: [itzul] Donostiako Untzi Museoa
Message-ID:
Joseba Erkizia:
0) Mezuak gehienetan arinegi irakurtzen ditut, eta ez dakit zergatik mezua "Donostiako Untzi Museoa"tik bertatik zetorrela ulertu nuen, agian izena aldatzeko asmotan. HAU NIRE ERRUA.
1) Horregatik eman nuen iritzia, iritzia zela argi eta garbi utziz (ikus hurrengo egunekoa). Eta bote azkarreko iritzia ematerakoan kontuan izan nuen:
a) Ontzi-k dituen adierak, beraz, ez dakienarentzat gaztelaniazko ordaina berdin izan zitekeen "Museo del Cuenco", "Museo de la Vajilla", etab. Elhuyar: "1. recipiente..., vaso...2. vajilla...3 nave... embarcación....4 nave aérea..."
b) Untzi nahasgarria suerta liteke -euskalkien aberastasunagatik eta arazoengatik, txistukariak ahoskatzerakoan- untxi-rekin. (Orotariko...: untxi. V. Ontzi.)
Beraz asmoa, zera zen, izanarekiko izena ahalik eta gehien hurbiltzea.
2) Elkarteen, lehiaketen eta abarren "bataio-izenak", ofizialak izan ala ez, beti errespetatzen ditut, eta gaztelaniatik itzuli baino lehenago, aldez aurretik egiaztatzen dut ea izena euskaratua dituzten, errespetatzearren. Kasu horretan hasierakoa gaizki ulertuta ere, esaten nuen "ahal denean... ahal bada".
3) Argi utzirik ez dudala inondik inora ezer aldatzeko asmorik, zuk ere erabat erratuta zaude "Uste dut erabilera gehixeago errespetatzeko garaia dugula euskal hiztunok" esatean niri dagokidanez, hau da, nire hitzen azpian, zeren urteak daramatzat hizkuntzaren aldakiak biltzen, erabiltzen eta maitatzen.
4) Zure erantzuteko modua ez zait batere egokia iruditu, zeren zerbait erantzutean, borondate onenarekin, ahalegin bat egin behar izaten dugu beste bati lagundu nahian edo, batzuetan ondo besteetan oker.
Bi txarto-ulertze izan direlakoan, besterik gabe, agur
Bittor Arbizu
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago