[itzul] Donostiako Untzi Museoa

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Ost, Ira 29, 14:54:42, CEST 2010


 
Joseba Erkizia:

0) Mezuak gehienetan arinegi irakurtzen ditut, eta ez dakit zergatik mezua "Donostiako Untzi Museoa"tik bertatik zetorrela ulertu nuen, agian izena aldatzeko asmotan. HAU NIRE ERRUA.

1) Horregatik eman nuen iritzia, iritzia zela argi eta garbi utziz (ikus hurrengo egunekoa). Eta bote azkarreko iritzia ematerakoan kontuan izan nuen:

a) Ontzi-k dituen adierak, beraz, ez dakienarentzat gaztelaniazko ordaina berdin izan zitekeen "Museo del Cuenco", "Museo de la Vajilla", etab. Elhuyar: "1. recipiente..., vaso...2. vajilla...3 nave... embarcación....4 nave aérea..."

	b) Untzi nahasgarria suerta liteke -euskalkien aberastasunagatik eta arazoengatik, txistukariak ahoskatzerakoan- untxi-rekin. (Orotariko...: untxi. V. Ontzi.)

	Beraz asmoa, zera zen, izanarekiko izena ahalik eta gehien hurbiltzea.

	2) Elkarteen, lehiaketen eta abarren "bataio-izenak", ofizialak izan ala ez, beti errespetatzen ditut, eta gaztelaniatik itzuli baino lehenago, aldez aurretik egiaztatzen dut ea izena euskaratua dituzten, errespetatzearren. Kasu horretan hasierakoa gaizki ulertuta ere, esaten nuen "ahal denean... ahal bada".

	3) Argi utzirik ez dudala inondik inora ezer aldatzeko asmorik, zuk ere erabat erratuta zaude "Uste dut erabilera gehixeago errespetatzeko garaia dugula euskal hiztunok" esatean niri dagokidanez, hau da, nire hitzen azpian, zeren urteak daramatzat hizkuntzaren aldakiak biltzen, erabiltzen eta maitatzen.

	4) Zure erantzuteko modua ez zait batere egokia iruditu, zeren zerbait erantzutean, borondate onenarekin, ahalegin bat egin behar izaten dugu beste bati lagundu nahian edo, batzuetan ondo besteetan oker. 

	Bi txarto-ulertze izan direlakoan, besterik gabe, agur

				Bittor Arbizu


----------------------------------------------------------------------

Message: 1
Date: Mon, 27 Sep 2010 09:58:55 +0200
From: "ERKIZIA ITOIZ, Joseba" <jerkizia a bildua gipuzkoa.net>
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Subject: Re: [itzul] Donostiako Untzi Museoa
Message-ID:
	<9D3DE312616FF740B5AB81CAD7AC3519B779C95ECA a bildua IZFEPOSTA.sare.gipuzkoa.net>
	
Content-Type: text/plain; charset="us-ascii"

> Izendapenak errespetatzearen aldekoa naiz, baina ahal denean, zuzendu ahal bada, batasunaren eta zuzentasunaren... mesedetan zuzendu.

Erakunde baten izen propioa zein den, ordea, erakunde horrek berak bakarrik erabaki dezake, hemen eta mundu osoan. Zergatik alda diezaioke itzultzaile batek izena erakunde bati? Horren arabera, gaztelaniaz duen izena ere ("Museo Naval") alda diezaiokegu, ezta? Baina inori ez zaio halakorik bururatzen. Uste dut erabilera gehixeago errespetatzeko garaia dugula euskal hiztunok. "Untzi" forma markatua da gaur; konforme. Baina izendapen ofiziala da, duela hogei urte gutxienez jarria. Berak aldatu beharko du, aldatzekotan.

> Kasu honetan nire zalantza zera da, ea Ontzi Museoa edo Itsas Museoa 
> den. Hau da Ontzi museoa baino gehiago. Horrela izanez gero, agian "Donostiako Itsaontzi Museoa" jarriz, zentzua zabalduko zitzaion.

Zentzua zabaldu baino, mugatu egingo lioke, nire ustez. Izan ere, errekako ontziak eta ondarea ere hartzen ditu Untzi Museoak.

Bide batez, "Donostiako" ez da izen propioaren zatia, nahiz eta ondo dagoen, jakina, Donostiako Untzi Museoa esatea, Donostian kokatua dagoenez. 

---
Joseba Erkizia Itoitz
Gipuzkoako Foru Aldundia
Itzulpen Ataleko burua


---



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago