[itzul] Root beer
Ana Morales
ana_isa_morales a bildua yahoo.com
Ost, Api 27, 10:07:54, CEST 2011
Ba hemen badago euskaldun bat, root beer gustura edaten zuena... haurdun egon
zenean behintzat. Eta, ez dakit nik neuk asmatu nuen izen hori ala ez, baina
etxean euskaraz "erregalizezko zerbeza" deitzen nion...
ana
________________________________
From: mmorris <mmorris a bildua euskalnet.net>
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Fri, April 22, 2011 8:10:56 PM
Subject: Re: [itzul] Root beer
Root beer oso edari berezia da. Ez du ez sustrairik, ez eta garagardorik ere
(alkoholik gabekoa da) . Gainera, orain arte ikusi dudanez, soil-soilik
amerrikarrek (iparramerikarrek) edaten dute gustora. Euskaldun guzti-guztiek
(edo ia guztiek) gorrotatzen dute edari hori (piruli edo medizina antzeko
zerbait dela diote). Hala ere, txikitan, nire edaririk gogozkoena zen.
Goxo-goxoa da eta zoragarria da izozkiarekin hartzen denean. Gaur egun, ez dut
edaten, gozoegia delako.
Baina, euskaraz nola? root beer zuzenean hartu gabe, nik hau proposatuko nuke:
sustrai-ardo edo antzeko zerbait. (xuxtrai-ardo? sustrai-birra?, sustrai-kola?).
Nik dakidanez, ez dago hitz finkorik espainieraz. Bertako hispanoek "root beer"
esaten dute edo, garbizaleen artean, cerveza de raíces edo antzeko zerbait.
On Apr 22, 2011, at 6:58 PM, Mikel Elorza wrote:
>
> Beñat:
>
> "Zarzaparrilla" landarea, zeinetik kola freskagarrien antzeko edariren bat
>egiten omen den --nire imajinarioan alkoholik edan ez zezakeen gaztetxoak
>hartzen zuena, bakeroen pelikuletan-, hemen ere bada eta arkasats edo endalar
>esaten ei zaio euskaraz (Euskalterm).
> Kontua da zure root beer hori izan daitekeela, arkasats edo endalarra, baina
>baita beste belar batekin egiten den garagardo gozo edo leuna ere bai. Hau
>seguruago. Beste belar hori, sassafrass ingelesez, ustez ereinotzaren
>familiakoa, euskaraz nola den ez dakit. Hemen ez duk egongo eta...
> Seguruenik hik ere ikusiko huen esandako guztia, eta mezuak ez dik piperrik ere
>balio, baina tira, horretarako gaudek lagunak!!!
>
> Mkl
> ----- Original Message ----- From: "Beñat Sarasola Santamaría"
><benatsarasola a bildua gmail.com>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, April 20, 2011 8:00 PM
> Subject: [itzul] Root beer
>
>
> Kaixo,
>
>
> inork itzuli al du inoiz "Root beer"? Garagardo mota gozo bat omen da, AEBen
> hegoaldean edaten dena batez ere. Espainolez "zarzaparrilla" deitzen zaio.
>
>
> Mila esker
> Beñat
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago