[itzul] Root beer
mmorris
mmorris a bildua euskalnet.net
Or, Api 22, 20:10:56, CEST 2011
Root beer oso edari berezia da. Ez du ez sustrairik, ez eta
garagardorik ere (alkoholik gabekoa da) . Gainera, orain arte ikusi
dudanez, soil-soilik amerrikarrek (iparramerikarrek) edaten dute
gustora. Euskaldun guzti-guztiek (edo ia guztiek) gorrotatzen dute
edari hori (piruli edo medizina antzeko zerbait dela diote). Hala ere,
txikitan, nire edaririk gogozkoena zen. Goxo-goxoa da eta zoragarria
da izozkiarekin hartzen denean. Gaur egun, ez dut edaten, gozoegia
delako.
Baina, euskaraz nola? root beer zuzenean hartu gabe, nik hau
proposatuko nuke: sustrai-ardo edo antzeko zerbait. (xuxtrai-ardo?
sustrai-birra?, sustrai-kola?). Nik dakidanez, ez dago hitz finkorik
espainieraz. Bertako hispanoek "root beer" esaten dute edo,
garbizaleen artean, cerveza de raíces edo antzeko zerbait.
On Apr 22, 2011, at 6:58 PM, Mikel Elorza wrote:
>
> Beñat:
>
> "Zarzaparrilla" landarea, zeinetik kola freskagarrien antzeko
> edariren bat egiten omen den --nire imajinarioan alkoholik edan ez
> zezakeen gaztetxoak hartzen zuena, bakeroen pelikuletan-, hemen ere
> bada eta arkasats edo endalar esaten ei zaio euskaraz (Euskalterm).
> Kontua da zure root beer hori izan daitekeela, arkasats edo
> endalarra, baina baita beste belar batekin egiten den garagardo gozo
> edo leuna ere bai. Hau seguruago. Beste belar hori, sassafrass
> ingelesez, ustez ereinotzaren familiakoa, euskaraz nola den ez
> dakit. Hemen ez duk egongo eta...
> Seguruenik hik ere ikusiko huen esandako guztia, eta mezuak ez dik
> piperrik ere balio, baina tira, horretarako gaudek lagunak!!!
>
> Mkl
> ----- Original Message ----- From: "Beñat Sarasola Santamaría" <benatsarasola a bildua gmail.com
> >
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, April 20, 2011 8:00 PM
> Subject: [itzul] Root beer
>
>
> Kaixo,
>
>
> inork itzuli al du inoiz "Root beer"? Garagardo mota gozo bat omen
> da, AEBen
> hegoaldean edaten dena batez ere. Espainolez "zarzaparrilla" deitzen
> zaio.
>
>
> Mila esker
> Beñat
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago