[itzul] Zalantza bat ( edo gehiago )

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Or, Api 29, 15:36:16, CEST 2011


Egun on:


Gaur  jende guztia  ( edo behintzat  kopuru handi   bat ),
   dago , Peru gurea Londonen 
<http://www.youtube.com/watch?v=Kav0FEhtLug> , Londonera begira,
ezkonduko direnak William eta  Kate direla,  euren izenak  euskeraz    
zelan  emon ?


a) Gilen eta  Kattalin,
b) Bill eta Kate
c) Gilen eta Kate
d) Guilermo eta Kattalin.
e) Gilen eta Katherine
f)  William eta   Kate
(Aukera  gehiago  ) be badira.

Gaztelaniazko prentsan   / irratietan  ikusi, irakuri  eta  entzun  ditut
Guilerrmo eta  Kate,
Guillermo eta  Katherine
Guilermo  eta  Catalina

Atzo,  atariko batzuk  entzun nituen arratsaldez,  Euskadi  Irratian, 
Ane  Rotetaren  abotsez  eta gaur zuzeneko batzuk egitekoa  da, ez dakit 
ETBrako  edo Euskadi Irratirako.  Ezkontzan  erabiliko dan  musikaren 
aldetik    azalpen interesgarriak  eta argigarriak  emon ditu,



Gonbidatuen artean Order of the Garter 
<http://en.wikipedia.org/wiki/Order_of_the_Garter> anaitasuneko  kide 
diren J. Major eta Margaret Thatcher izango dira *.

*/Garter / horrek gaztelaniarako /Jarretera/ emon dau eta  antzeko 
bilakaera  izan dau Europako hainbat hizkuntzetan, ikustea besterik  
wiki-sarreran,
  Itauna:  euskeraz,  zelan emon behar dogu,     esaterako  wikipedian  
bertan,  ?.







Eskerrak aurrez.
*
*

Garikoitz

-- 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago