[itzul] Desniete

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Or, Abu 5, 13:25:14, CEST 2011


Gurean, landare askotan, kimatzeko edo inausteko lana egiten denean (berdin tomateetan, edo pepinoetan...), "quitar hijuelos o castrones" (Erriberri aldean) esaten dugu. Hau da, zurtoin nagusitik (edo "zuztar", nahiz eta gehienentzat zuztar sustraia izan) ateratzen diren kimu berri horiek, zurtoin eta adar berriak sortuko dituztenak.
Gaztelaniak ongi adierazten duen bezala, "hijos, hijuelos" dira, eta "desniete" hitzak, igual, beste maila bat adierazten du.

Kimu horiei, zenbait tokitan, "aldakaitzak" esaten zaie (Bortzirietan behinik behin), tomateetan-eta.

Fernando Rey



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago