[itzul] Bezero iruzurle bat

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Ast, Abu 11, 09:19:03, CEST 2011


Kaixo, itzulkideok.

Mezu honen asmoa da jokabide maltzurra darabilen pertsona bati eta bere enpresari buruzko informazioa zabaltzea.
Raśl Rispa izeneko argitaratzaileari buruz ari gara, Documenta Artes y Ciencias Visuales enpresaren jabea. Katalogoak eta beste lan batzuk egin izan ditu museo handientzat, La Caixa fundazioarentzat eta abar. Lan batzuk egin eta gero, fakturak igorri dizkiogu, eta horrez geroztik, hasierako tratu atsegin hura desagertu da eta dagoeneko erantzun ere ez du egiten, ez telefonoz ez posta elektronikoz. Itzuli beharreko zenbait proiektu esku artean duela badakigunez, jakinaren gainean jartzen zaituztegu, itzulpenak nork egin elkartearen bidez edo bilatzen badu, bere jokamoldea aurrez ezagut dezazuen.

Besterik gabe, agur.






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago