[itzul] Faringealización

Ibai Ortigosa Miral liztorra a bildua hotmail.com
Ast, Abu 11, 23:33:06, CEST 2011


"Fonetika-Fonologia Hitzez Hitz" da liburuaren izena.

> From: liztorra a bildua hotmail.com
> To: itzul a bildua postaria.com
> Date: Thu, 11 Aug 2011 23:32:05 +0200
> Subject: Re: [itzul] Faringealización
> 
> 
> 
> 
> Lourdes Ońederrak Fonetika-Fonologia hitzez hitz hiztegian jasotzen ez badu, postaz egileari berari galdetzen ahal diozu, izan ere, alor honetako euskal terminologiaren parte handi bat berari zor zaio. Eta gainera, euskaltzaina da. Uste dut Ońederrak aditz-izenen bidetik joatea nahiago izan duela: frikari>>>afrikatze eta bustikari>>>>bustitze bezalakoak daudenez gero, faringaltze ez legoke gaizki; hala ere, hominizazio bezalakoen bidetik ere joan gintezke, faringalizazio hautatuz. Biak zuzenak izanagatik, kontuan har ezazu Ońederrak gainerako terminoak aditz-izenen bidez sortu dituela.
> 
> Hara ba, uste dut nik ere ez dizudala deus argitu.
> 
> > Date: Thu, 11 Aug 2011 18:54:28 +0200
> > From: musdeh a bildua terra.es
> > To: itzul a bildua postaria.com
> > Subject: Re: [itzul] Faringealización
> > 
> > Ni beti tiki-mikitan. Ez ditut ontzat ematen nolanahi ingelesetik hartu 
> > eta gaztelaniaz hain axolagabe sortzen diren hitz "okerrak"; gero 
> > sorpresa hartzen dut hiztegian agertzen direnean... Baina beldurra 
> > ematen dit euskaz hain eraz hartzea hitzok: -alizar atzizki zerrenda 
> > hainbat hitzi aplikatzen zaio, beste hainbati, berriz, ez. "Medicalizar" 
> > ez bide da zuzena, medical ez baita ezer (ingelesez bai) nik "ambulancia 
> > médica" esango nuke, eta beraz, "anbulantzia medikoa"; caramelizar, 
> > calendarización, actitudinal... Tabacalera bera ere, asmakeria ez ote 
> > da, "tabaquera". Baina iruzkin hustzat hartu, arren.
> > 
> > Mikel
> > 
> > 
> > og., 2011.eko aburen 11a 17:11(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER(e)k 
> > idatzi zuen:
> > >
> > >          Gaztelaniaz<<faringalización>>  /<<faringalizar>>  /<<faringalizado>>  / ... aurkituko duzu testuetan. Euskaraz,<<faringalizazio>>  esango nuke nik.
> > >
> > >
> > > Asier Larrinaga
> > >
> > >
> > 
>  		 	   		  
 		 	   		  


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago