[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 91 bilduma, 1. zenbakia
    Terminologia BiTEZ LOGOS 
    terminologia a bildua bitez.com
       
    Ast, Abe  1, 17:32:29, CET 2011
    
    
  
Ondoko helbidean, zerrendaratzen diren mezuak agertzen dira. Berritu (freskatu) egin behar da azkenak azal daitezen; PCetan F5 funtzio-tekla sakatuta berritzen da.
Orriaren behealdean lerro berde bat dago, ondoan "Search" botoia duela. Arakatu nahi duzun hitza lerro horretan idatzi eta, botoia sakatutakoan, inork ezer azaldu badu hitz horri buruz, hortxe agertuko zaizkizu gaiari lotutako mezuak.
(Agian izago du bilaketa trunkatua egiteko aukera, baina, ez dakit nola egin daitekeen)
Beharbada, beste zerbait behar duzu. Ez dakit.
http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul
Ondo izan
Iņaki
BiTEZ LOGOS
At 15:13 01/12/2011, you wrote:
>ItzuL zerrendarren gainean, badut arazotxo bat. Noizean behin zerbait topatzen ez dudanean, zerrenda horretara jo behar dut. Zerbait aurkitzeko ez dakit nola egin, zeren horren gaineko argibideren bat bilatzeko tenorean, mezu guztiak aztertu beharko nituzke banan banan. Beraz, ez litzateke datu base bat beharrezkoa izanen?. Zalantzen, galderen edota edukien araberako sailkapena/ordenamendua antolatuta, erraz bilatzeko tresna eratzea, nahi duzuna uarkitzeko modukoa. Edo ba al da antzekorik? Nola egin nezake?
>
>Mila esker
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago