[itzul] Rv: Valle/punta(Berriz ere)
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Al, Abe 12, 16:06:10, CET 2011
Energia hiztegi entziklopedikoan <puntako karga> edo <karga-erpin> eman
dira 'peak load' adierazteko:
puntako karga / karga egin: Energia elektrikoa banatzen duten sistemetan,
denbora-tarte jakin batean gertatzen den gehienezko eskaria. Adibidez,
astegunetan erpinak iluntzean gertatzen dira, kale edo etxeetako argiak
pizten direnean.
en: peak demand; peak load
es: carga de pico; punta de carga; demanda punta
fr: charge de pointe; pointe de charge"
Elhuyarren <punta> erabili ohi dugu (termino gehiagotan agertzen da;
adibidez, <kWp> (kilowatt-peak) delakoa <puntako kilowatt> egin izan dugu.
Gaztelaniazko "valle" hori (ingelesez, *<*trough**>) ez da Energia
hiztegian agertzen. EHUren <Energia elektrikoaren sistemen analisia eta
operazioa> liburuan (2010), <sakonune> erabili da.
trough hour / hora valle / sakonuneko ordu
peak hour / hora punta / puntako ordu
Alfontso
---------------------------------------
2011/12/12 Eneko Gotzon Ares <enekogotzon a bildua gmail.com>
> Ordain jator edo egokiagorik aurkitu ezean (behealdi/goialdi...), ez dut
> arazorik ikusten haran/gailur metafora ere erabiltzeari.
>
>
> On 12 Dec 2011, at 12:08, Amaia Lasheras wrote:
>
> Honako hau esan nahi nuen aurreko mezuan (errepasatzen ari nintzela nahi
>> gabe bidali dut eta):
>>
>> Nola itzuli izan da euskaraz "valle" hitza "punta"ren kontrakoa denean?
>> Argindarraren fakturetan agertzen diren tarifa "valle" eta tarifa "punta"
>> izan daitezkeadibide bat: ordu batzuetan, "valle" gisa kobratzen dute
>> (merkeago), eta besteetan, "punta" gisa (garestiago).
>>
>>
>> Barkatu eta eskerrik asko.
>>
>> Amaia
>>
>
> --
> Eneko Gotzon Ares
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago