[itzul] Hika (adizki alokutiboa)

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Abe 20, 10:21:26, CET 2011


Nahiz eta kontrakoa askotan entzun dudan eta ia sinestera helduta
nengoen, beti pentsatu izan dut ez dela (ez lukeela izan behar)
nahitaezkoa alokutiboa erabiltzea hika egiterakoan. Zuka egitean ere
alokutiboa nahitaezkoa ez den bezala. Horregatik, bereziki pozgarria
izan da isilean neukan pentsamendu hori Xabierrek Lazarragaren
erabilerarekin baieztatzea.

Kontua da erabilera eta ohitura pisutsuak izaten direla (pisuegiak?),
eta ekialdean zukako alokutiboarekin gertatzen den bezalatsu,
mendebalean hikakoarekin gertatzen da gaur egun, hau da, praktikan
alokutiboa erabili beharra, eta erabili behar horrek, gainera, kasu
guztietan erabiltzera eraman gaituela.

Eskerrik asko,

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Xabier Armendaritz (Aixe, S.L.)
Bidaltze-data: asteartea, 2011.eko abenduak 20 09:29
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Hika (adizki alokutiboa)


> galde perpausetan alokutiboak erabiltzeko debekua alegia,
> beti iruditu izan zait arraro samarra. Horrek honelakoak
> ematen baititu, adibidez:
>
> "Hireak al dira horko liburu horiek guztiak?"

Lau mendean --XVI., XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan-- euskalki 
guzti-guztietan izan dugun erabilera ia salbuespenik gabeak ezarri digun

debekua da hori. Gero, XX. mendean, zenbait euskaratan (ez guztietan!) 
hitano hiperralokutiboa garatu da, usadiozko erabilerak ezarritako
hainbat 
debeku bazter utzi dituena.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
         (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago