[itzul] Hika (adizki alokutiboa)

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
As, Abe 20, 10:47:27, CET 2011


Xabier hire aurreko mezua ere kontuan. Diok:

o «Menperagailua hartzen duten adizkiekin ezin da adizki alokutiborik
erabili».

o Ohargarria duk, bestalde, orrialde horretan bertan zehazten duen beste 
ñabardura bat: galde perpausetan eta harridura perpausetan ere ez duk zilegi

adizki alokutiboak erabiltzea.

Horretan guztian bat zetorrek euskalki guztietako azken mendeotako usadiozko

erabilera.

Eta oraingoan:

o Lau mendean --XVI., XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan-- euskalki 
guzti-guztietan izan dugun erabilera ia salbuespenik gabeak ezarri digun 
debekua da hori.

Eta nik, egia esan ez zeuzkaat gauzak horren garbi. Ez diat esan nahi ez
direnik horrela izan. Baizik eta ez dudala ezagutzen horren gaineko
azterketarik (nahiz bai, denon ahotako baieztapenak, Euskal Gramatika Osoan
jasotzen direnen antzekoak), eta ustez Leizarragaren erabilera adieraziko
luketenak, baina honetaz ere ez dut datu ziurrik ezagutzen (nahiz Lafonek
esaterako, eskueran dudanak, jada badioen "Le Système du verbe basque au XVI
siècle" (407 or.) -ez zekiat lehenago ere Schucahrdt-ek, baina agian bai-:
"selon lúsage de la très grande majorité des parlers basques, l'indice de
"datif affectif" [alokutiboa esan gura dik] NE PEUT COEXISTER DANS UNE FORMA
AVEC UN PRÉFIXE AUTRE QUE LA PARTICULE AFFIRMATIVE BA- OU LE PRÉFIXE NÉGATIF
-EZ, NI AVEC D’AUTRE SUFFIXE QUE -TE, -KE, ETA LE SUFFIXE INDIQUANT LE
PASSÉ."..

Beste testuetako hitanoaren erabileraren azterketarik ere ez diat ezagutzen,
eta EHHAko datuak ere ez dut uste argitaratuak edota aztertuak daudenik.
Agian iñork badaki besterik, eta eskertuko nioke informazio.

Eta orain jada niretik:

1. Menpeko esaldien artean, nik gaur egun oraindik ere ezagutzen ditudan
erabilera zenbaitetan (hiperalokutiboaz-edo kanpora), mendeko esaldiekin
orokorrean alokutiborik erabiltzen ez bada ere, bai uste dut erabiltzen dela
kasu askotan, mendekotasuna ez atzizki batek, baizik eta BA- baldintzazko
menderagailuak egiten duenean ("Mikel etortzen
baduk/badek/badok//badun/baden/badon" izan duk niretzako ere erabilera
arrunta, baina ez "Mikel etortzen
*duanean/dekenean/dokenean//*dunanean/denanean/donanean"). Eta ez zekiat
bereizketa hori testuetan ere ageri den. Edota hiperalokutiboaren lehen
pausoa paino ez den.

Eta gauza bertsua agian, BAIT- aurrizkiarekin Nafarroa Garaian, behintzat
ekialdean, Leitzan eta? Ez zekiat. Bestek esan baeharko dik, baina nik
esango nikek "Bero egiten baitik/baitin", normala izan litekeela "Bero
egiten *dianean/dinanean" zilegi ez den erabileretan ere.

2. Harridura perpausetan ere guztiz desberdinak direla erabilera hauetan
menderagailua daramaten esaldiak eta gabekoak: "Ikaragarri polita duk/dun".
Baina ez "Ze polita *duan/dekan/dokan//dunan/denan/donan", nire erabileran,
eta ezagutzen ditudanetan behintzat. "Bai polita dela hor!" eta ez-edo "Bai,
polita *duala/dekal/dokala//dunala/denala/donala" hori".

3. Galderetan ere Leizarragaren-edo erabilera gorabehera, guretzako erabat
normala dela alokutiboa erabiltzea: "Orain hator. Ze eguraldi
zeukanagu/zeukeago?" eta ez hika "Orain hator? Ze eguraldi daukagu?". Eta
hau ere gustatuko litzaidake jakitea testuetan nola ageri den inork baldin
badaki, edota beste erabileretan. Ea hau ere hiperalokutiboaren lehen pausoa
den, edota bestela, eta ze tradizio duen.

Inork zer edo zer gehiago argitzerik balu, eskertuko nuke.

Ondo izan

Bittor


Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================

-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
Behalf Of Xabier Armendaritz (Aixe, S.L.)
Sent: Tuesday, December 20, 2011 9:29 AM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Hika (adizki alokutiboa)


> galde perpausetan alokutiboak erabiltzeko debekua alegia,
> beti iruditu izan zait arraro samarra. Horrek honelakoak
> ematen baititu, adibidez:
>
> "Hireak al dira horko liburu horiek guztiak?"

Gero, XX. mendean, zenbait euskaratan (ez guztietan!) 
hitano hiperralokutiboa garatu da, usadiozko erabilerak ezarritako hainbat 
debeku bazter utzi dituena.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
         (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>


 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago