[itzul] Hika (jon-agirre a bildua ej-gv.es)
martin-rezola a bildua ej-gv.es
martin-rezola a bildua ej-gv.es
As, Abe 20, 10:51:21, CET 2011
Badaezpada...
Nire asmoa ez zen araua zalantzan jartzea. Bakarrik nabarmendu nahi nuen erabilera estandarrak ez lituzkeela onartuko niri behintzat normal "pasatzen" zaizkidan batzuk ("Joango gaituk?"*, "Aizan, hika ikasiko dinagu?"*)
Martin
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Ritxi Lizartza
Bidaltze-data: asteartea, 2011.eko abenduak 20 10:40
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Hika (jon-agirre a bildua ej-gv.es)
Egun on berriz ere, Jon
Euskaltzaindiak alokutiborako hitanoko adizkiak onetsi zituenean, ez zian
debekurik planteatu, estandarrerako egokiak derizkion adizkiak arau mailara
eraman baizik. Eta adizki-taula horretan ez daudenak ez ditik aintzat hartu.
Aspaldian, adizki neutroaren kasuan, baldintzazko adizkiak zehaztuta eman
zituenez gero, pentsatzekoa duk 14. arauan ez dauden adizkiak ez direla.
Bestalde, Euskaltzaindiak berak planteatzen duen ohar hori kontuan hartzeko,
jakin beharko genikek hik alokutiboa zer egoeratan erabiltzeko egin duan
galdera. Izan ere, ez diat uste Euskaltzaindiak 14. araua euskalki mailako
erabilera egokitzeko atera zuenik, gaur egun estandarrean gero eta maizago
agertzen den hitanoaren erabilera estandarizatzeko baizik (literatura,
ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, prentsa eta irakaskuntza). Pentsa ezak
zenbaterainokoa den erabilera estandarraren eta euskalkiaren arteko
bereizketaren beharra: aspaldi, ETBko telesail batean, estandarra jartzeko
beharra izan genian (momentu ezin egokiagoan etorri zitzaiguan
Euskaltzaindiak 1994 hartan 14. araua onartu izana), pertsonaia batek hika
egiten zuenean, egunetik egunera bere egiteko era aldatu egiten zelako egun
horretako gidoilarien jatorriaren (euskalkiaren edo azpieuskalkiaren)
arabera.
14. arauaz gain, Euskaltzaindiak ez dik ezer ere arautu, eta, beraz,
testuinguruarekin lotutako erabilera-ondorio guztiak tradizioaren azterketan
oinarrituta zeudek; batez ere azkeneko 30/40 urteko bestelako erabilera
desegoki askotatik bereizteko asmoz edo. Bizkaieraz, adibidez, aspaldikoa
duk galderetan hitanoa erabiltzea, gainerako euskalkietan baino askoz
nabarmenago. Erabilera hori zuzena den, euskalki mailako kontua duk, baina
gaur egun kalean entzuten ditugunak ez zetozak bat aspaldiko erabilerokin,
erabiltzen ez jakitetik hartutako ohiturekin baizik.
Harridurazkoez eta galderez emandako azalpenekin bat natorrek, baina
harridurazko hiru kasutan bakarrik: egitura finkoa erabiltzean (deabruak
eramango ahal du!) galdetzaileaz aritzean (zer da ba, baboa!), edo menpekoa
hartzean (zein polita den!); izan ere, kasu askotan harridura eta
informazioa, bien arteko mugak zehaztea oso zaila denez gero, halakorik ez
dagoenean, uste diat aproposa dela hitanoaren erabilera: Ederra egin dik! Ez
dinat nahi! Hamaika aldiz egin dinat zopa zikin hori!
Eskertzen diat Lazarragaren eskuizkribuaz bidalitakoa.
Bide batez, zilegi bekit esatea Eneko Haritzak hitanoari buruzko on-line
ikastaro bat emango duela, lehendabiziko aldiz, www.hitanoa.com
plataformatik, urtarrilaren 9tik aurrera. Beraz, interesa duenak aukera ezin
hobea dauka.
Ondo izan!
Ritxi Lizartza
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago