[itzul] Hika (adizki alokutiboa)

Xabier Armendaritz (Aixe, S.L.) aixe a bildua ctv.es
As, Abe 20, 11:06:49, CET 2011


> Inork zer edo zer gehiago argitzerik balu, eskertuko nuke.

Ez nauk aditua alokutiboaren gaietan, eta ezin inori horretan argi pittin 
bat baizik egin, baina aurrez hikako hizkeraz ekarri ditudanak Kintanari 
irakurri nizkioan, euskal Wikipedian Lazarragaren eskuizkribuari buruzko 
artikulua ontzen ari nintzela. Bilbotar euskaltzainak hementxe aipatzen dik, 
besteak beste, XVI. - XIX. mendeetako hitanoaren erabileraren kontua:

www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/60409.pdf

Hor aipatutakoa beste euskalari batzuei (eta euskal idazle klasikoei eurei) 
irakurritakoarekin bat zetorrek gutxi gorabehera, baina datu estatistikoz 
ondo hornituriko azterlan bat eskertzekoa litzateke, hik ederki esan duanez.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
         (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>


 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago