[itzul] Progress

Igor Odriozola Sustaeta igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com
Or, Abe 23, 18:12:11, CET 2011


Kaixo denoi:

Zenbait aplikazio informatikotan, fitxategi bat kopiatzean edo mugitzean,
"progress bar" bat agertzen da, fitxategiaren transferentziaren zenbatekoa
grafikoki adierazteko. Haren gainean, eskuarki, "Progress:" terminoa izaten
da, eta horra, ba, nire galdera: nola emango zenukete "Progress" hori
euskaraz (eta, bide batez, "Progress bar")? Euskaltermen, informatika ez
den beste esparru batzuetarako (informatikarako ez baitakar ezer),
"aurrerapen" erabiltzen dute, baina ez dakit adiera bera duen eta egokia
den kasu honetan.

Eskerrik asko aldez aurretik,

-- 
-----------------------------------------
  *Igor Odriozola Sustaeta*
  48003, Bilbo
  Euskal Herria
-----------------------------------------



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago