[itzul] Arazo bat Wordfastekin

Maria Arruti maria1arruti a bildua gmail.com
Al, Abe 26, 14:21:10, CET 2011


Kaixo,

Arazotxo bat daukat Wordfastekin, ea laguntzerik baduzuen:

Segmentu berri bat irekitzean, beste leiho bat irekitzen zait; Wordeko
dokumentu bat da, eta izenburu hau du: Translation memory (Ctrl+Alt+M x 2
to open, save, or close) - Microsoft Word. Dokumentu horretan agertzen dena
da irekitako edozein segmentun Ctrl+Alt+M sakatuz gero agertzen dena, hau
da, memoriak segmentu horri buruz jasotzen duena: goian bi kaxa
(jatorrizkoa, urdinez; eta itzulpena, berdez), eta azpian, momentu horretan
itzultzen ari naizena (hor ere bi kaxa: bata jatorrizkoarekin, eta bestea,
bertan itzultzeko). Ba, horixe bera agertzen zait irekitzen den Wordeko
dokumentu berrian.

Ez dakit ondo ulertzen den arazoa, baina nahiko nukeena da segmentu berri
bat irekitzean beste dokumenturik ez irekitzea.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik, eta eguberri on!!

Maria



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago