[itzul] Arazo bat Wordfastekin

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Abe 27, 16:17:16, CET 2011


>>>   Segmentu berri bat irekitzean, beste leiho bat irekitzen zait; Wordeko
>>>> dokumentu bat da, eta izenburu hau du: Translation memory (Ctrl+Alt+M x 2
>>>> to open, save, or close) - Microsoft Word. Dokumentu horretan agertzen
>>>> dena
>>>> da irekitako edozein segmentun Ctrl+Alt+M sakatuz gero agertzen dena, hau
>>>> da, memoriak segmentu horri buruz jasotzen duena: goian bi kaxa
>>>> (jatorrizkoa, urdinez; eta itzulpena, berdez), eta azpian, momentu
>>>> horretan
>>>> itzultzen ari naizena (hor ere bi kaxa: bata jatorrizkoarekin, eta bestea,
>>>> bertan itzultzeko). Ba, horixe bera agertzen zait irekitzen den Wordeko
>>>> dokumentu berrian.

> Sistema eragilea: Windows XP
> Office bertsioa: 2003
> Wordfast bertsioa: Wordfast Classic, versión 5.91i

Nire WF bertsioa ez da berdin-berdina (6.01g), baina uste dut kontu hori 
ez dela aldatu: itzultzen ari zaren segmentu bat zabalik duzula, sakatu 
bi bider, jarraian, Ctrl+Alt+M.

Itzulpen memoriaren leiho arraio hori desagertu beharko litzateke. Itxi 
Word, zabaldu berriro, eta begiratu dena ondo doan.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago