[itzul] Arazo bat Wordfastekin
Maria Arruti
maria1arruti a bildua gmail.com
Ost, Abe 28, 14:18:01, CET 2011
Horrela ere ez da ba konpontzen arazoa, Gotzon. Zuk esandakoa egitean,
alegia, itzultzen ari naizen segmentu bat zabalik dudala bi aldiz
Ctrl+Alt+M sakatzean, memoriak segmentu horri buruz jasotzen duena agertzen
zait segmentuaren goikaldean, eta, bigarren aldiz sakatuta, desagertu
egiten da; baina irekita dagoen memoriaren leiho horrekin ez da ezer
gertatzen, hor jarraitzen du. Hori egindakoan, Word ixten dut, baina,
berriro zabaltzean, arazoak hor dirau.
2011/12/27 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> Segmentu berri bat irekitzean, beste leiho bat irekitzen zait; Wordeko
>>>>
>>>>> dokumentu bat da, eta izenburu hau du: Translation memory (Ctrl+Alt+M
>>>>> x 2
>>>>> to open, save, or close) - Microsoft Word. Dokumentu horretan agertzen
>>>>> dena
>>>>> da irekitako edozein segmentun Ctrl+Alt+M sakatuz gero agertzen dena,
>>>>> hau
>>>>> da, memoriak segmentu horri buruz jasotzen duena: goian bi kaxa
>>>>> (jatorrizkoa, urdinez; eta itzulpena, berdez), eta azpian, momentu
>>>>> horretan
>>>>> itzultzen ari naizena (hor ere bi kaxa: bata jatorrizkoarekin, eta
>>>>> bestea,
>>>>> bertan itzultzeko). Ba, horixe bera agertzen zait irekitzen den Wordeko
>>>>> dokumentu berrian.
>>>>>
>>>>
> Sistema eragilea: Windows XP
>> Office bertsioa: 2003
>> Wordfast bertsioa: Wordfast Classic, versión 5.91i
>>
>
> Nire WF bertsioa ez da berdin-berdina (6.01g), baina uste dut kontu hori
> ez dela aldatu: itzultzen ari zaren segmentu bat zabalik duzula, sakatu bi
> bider, jarraian, Ctrl+Alt+M.
>
> Itzulpen memoriaren leiho arraio hori desagertu beharko litzateke. Itxi
> Word, zabaldu berriro, eta begiratu dena ondo doan.
>
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago