[itzul] Hormigón de limpieza
    LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER 
    larrinaga_asier a bildua eitb.com
       
    Ost, Abe 28, 17:08:23, CET 2011
    
    
  
	Atzo telebistako programa batean azaldu zuten zer den <<hormigón de limpieza>>.
	Labur esanda, obra batean lurzorua prestatzen denean lur naturalaren gainean ezartzen den lehen zementu-geruza da, lur natural hori estali eta azpian uzteko balio duena, eta gainetik ezarriko diren beste zoru-geruza batzuen oinarria izango dena.
	Ingelesezko izena nik honela ulertzen dut:
blind:	persiana, mampara, celosía (Word Magic)
	a window cover that you pull down from the top to the bottom // a small shelter where you can watch birds or animals without being seen by them (onelook)
	Izen horren euskarazko ordaina <<trenkada, holtza>> izan daiteke.
	<<Trenkatu>> aditza ere ez dabil <<estali / ostendu / banandu>> adiera horretatik oso urrun.
	Nik, beraz, ordain hau proposatuko nuke: <<trenkatze-zementu>>.
Asier Larrinaga
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago