[itzul] Arazo bat Wordfastekin
Maria Arruti
maria1arruti a bildua gmail.com
Ast, Abe 29, 15:05:33, CET 2011
Berriro saiatu naiz, eta oraingoan ondo atera zait.
Mila esker, Gotzon!
2011/12/28 Maria Arruti <maria1arruti a bildua gmail.com>
> Horrela ere ez da ba konpontzen arazoa, Gotzon. Zuk esandakoa egitean,
> alegia, itzultzen ari naizen segmentu bat zabalik dudala bi aldiz
> Ctrl+Alt+M sakatzean, memoriak segmentu horri buruz jasotzen duena agertzen
> zait segmentuaren goikaldean, eta, bigarren aldiz sakatuta, desagertu
> egiten da; baina irekita dagoen memoriaren leiho horrekin ez da ezer
> gertatzen, hor jarraitzen du. Hori egindakoan, Word ixten dut, baina,
> berriro zabaltzean, arazoak hor dirau.
>
>
> 2011/12/27 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
>
>> Segmentu berri bat irekitzean, beste leiho bat irekitzen zait; Wordeko
>>>>>
>>>>>> dokumentu bat da, eta izenburu hau du: Translation memory (Ctrl+Alt+M
>>>>>> x 2
>>>>>> to open, save, or close) - Microsoft Word. Dokumentu horretan agertzen
>>>>>> dena
>>>>>> da irekitako edozein segmentun Ctrl+Alt+M sakatuz gero agertzen dena,
>>>>>> hau
>>>>>> da, memoriak segmentu horri buruz jasotzen duena: goian bi kaxa
>>>>>> (jatorrizkoa, urdinez; eta itzulpena, berdez), eta azpian, momentu
>>>>>> horretan
>>>>>> itzultzen ari naizena (hor ere bi kaxa: bata jatorrizkoarekin, eta
>>>>>> bestea,
>>>>>> bertan itzultzeko). Ba, horixe bera agertzen zait irekitzen den
>>>>>> Wordeko
>>>>>> dokumentu berrian.
>>>>>>
>>>>>
>> Sistema eragilea: Windows XP
>>> Office bertsioa: 2003
>>> Wordfast bertsioa: Wordfast Classic, versión 5.91i
>>>
>>
>> Nire WF bertsioa ez da berdin-berdina (6.01g), baina uste dut kontu hori
>> ez dela aldatu: itzultzen ari zaren segmentu bat zabalik duzula, sakatu bi
>> bider, jarraian, Ctrl+Alt+M.
>>
>> Itzulpen memoriaren leiho arraio hori desagertu beharko litzateke. Itxi
>> Word, zabaldu berriro, eta begiratu dena ondo doan.
>>
>>
>> --
>> Gotzon Egia
>> gegia a bildua gipuzkoa.net
>> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago