[itzul] Erlatibozkoetan azentu marka erabiltzeaz
Beñat Sarasola Santamaría
benatsarasola a bildua gmail.com
Ost, Ots 16, 08:55:06, CET 2011
Kaixo,
dakizuenez, Marcel Prousten *Swann-enetik* liburuan Joxe Agustin Arrietak
azentu marka erabili du erlatibozko esaldietan. Jakina, ez da lehenengo
aldia halakorik egiten dela, baina honen harira han-hemengo iritziak-eta
jaso ditut azken boladan, kontuari buruz hitz egin izan dut, baina ez dut
itzultzaileen iritzirik ezagutzen. Akaso ez da honakoa halako eztabaida
orokorretarako leku egokiena, baina inork iritzia eman nahiko balu zinez
eskertuko nioke. Izan ere, literatur lan baten itzulpenean erabili-ez
erabili zalantzan nabil.
Mila esker
beñat
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago