[itzul] Erlatibozkoetan azentu marka erabiltzeaz

amitza2 amitza2 a bildua telefonica.net
Ost, Ots 16, 16:12:06, CET 2011


Gai horrek beste bat dakarkit gogora: ordinalak idatziz adierazteko
darabilgun era (Euskaltzaindiaren 18. araua).
Askori diet entzuna (eta bat nator haiekin) gogaikarri samarra zaiela
zenbakiaren ondoren puntua idatzi, hurrengo letra LARRIZ nola agertzen den
ikusi, eta hura XEHEZ jartzen aritu beharra. Bai, jakina, izango da
eragiketa hori saihesteko moduren bat; baina, baldin bada ere, egingo nuke
oso jende gutxik ezagutzen duela. 
Bestalde, ez al du itxura itsusi samarra hartzen ordinalez (alegia, puntuz)
betetako testu batek? 
T.A.



   





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago