[itzul] helbideak nola idatzi
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.es
Ost, Ots 23, 22:49:48, CET 2011
Azken iturri honetan ikusi dut nik darabildan era, nahiz eta detaile
ttiki bat egon:
/Zumakadi ibilbidea, 16-3. ezk./
Nik atariaren zenbakia eta solairua, tartean marra dagoela, bereizten
ditut. Testuetan ez dakit egokiena den, baina datubase batean, non
helbide asko dagoen, erabilgarriago eta argiago zait honela:
Zumakadi ibilbidea, 16 - 3. ezk.
Bereizi gabe, iruditzen zait atari zenbakia eta solairua lotuegi
daudela, oso gauza desberdinak izaki. Eta atariak zenbaki bikoitza edo
hirukoitza duenean ez da lotuta jartzea bezalakorik:
Zumakadi ibilbidea, 16-18-20 - 3. ezk.
Edo izendapena bis denean:
Zumakadi ibilbidea, 16 bis - 3. ezk. (16 bis-3. ezk. ez zait egoki
iruditzen)
Mikel
az., 2011.eko otsren 23a 15:29(e)an, Txerra Rodriguez(e)k idatzi zuen:
> Beste iturri bat:
>
> http://www.ehu.es/azpidazki/default.asp?itemID=23
>
>
>
> Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
> otsren 23a 15:28):
>
>> Barkatu, beheko adibide horretan "Plaza Barria" da.
>>
>> 2011/2/23 Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com>
>>
>>> Beste informazio-iturri bat:
>>>
>>> - "Berria"ren estilo-liburua (40. or.)
>>>
>>> <<Helbideetan, kalearen eta zenbakiaren artean koma jartzen da, bai eta
>>> zenbakiaren eta solairuaren artean ere:
>>>
>>> - Plaza barria, 17, 2. ezk.
>>> - Gaztelu plaza, 6, behea>>
>>>
>>>
>>>
>>> Patxi Petrirena Alzuguren
>>> Hizkuntza Zerbitzuak
>>> Elhuyar Fundazioa
>>> Zelai Haundi, 3
>>> Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>> tel.: 943 363040
>>> www.elhuyar.org
>>>
>>>
>>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago