[itzul] Retrocesión del IVA
BECERRA ITURGAITZ, Juan Mari
jmbecerra a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urt 26, 07:40:59, CET 2011
BEZaren testuinguruan bada "Devolución del impuesto" kontzeptua, maiz erabiltzen dena. Ordaindutako zerga Ogasunak itzultzen duenean gertatzen da hori.
Zure galderari erantzunez, apustu egingo nuke "retrocesión del impuesto" jarri dutela esaldi berean "devolver/devolución " hitz parea saihestearren.
Ogasunean, "zergaren itzulketa" ematen dugu, edo "zerga itzultzea" kasuan kasu.
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: kixmi
Bidaltze-data: asteartea, 2011.eko urtarrilak 25 17:57
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Retrocesión del IVA
"El Iva referente a los envases con facultad de devolución se devenga en el momento de la entrega de los mismos, posteriormente por los envases que se decidan devolver efectuaremos la _retrocesión_ del impuesto"
/_
_/Nola eman daiteke "retrocesión" hori?
Ez dirudi "atzera-lagapena / ostera-lagapena" (beste testuinguru batzuetan aurkitu ditudan ordainak) horretarako erabil daitezkeenik.
Eskerrik asko, aurrez.
Kixmi/_
_/
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago