[itzul] certificado de información continuada

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Urt 26, 13:14:19, CET 2011


Niri bitxia gertatzen zait -DUN hori <informazio jarraituDUN ziurtagiria>.
Informazio jarraitua ote du ziurtagiri horrek?
Esanahia zein den aztertu gabe eta punpa lasterrean, -REN  (edo -KO)
normalagoak iruditzen zaizkit: <informazio jarraituaren(/jarraituko?)
ziurtagiria>

Bestalde, Hipoteka Erregelamendu horretan bertan INFORMAZIO JARRAITUAREN
EPEA aipatzen da (i*nformazio jarraituaren* epea igarotakoan,
erregistratzaileak halaxe agerraraziko du jatorrizko *...* *Informazio
jarraituaren* ondoreetarako, ez da *...*).

Alfontso Mujika


2011/1/26 Alberto Martínez de la Cuadra <albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
>

> «Informazio jarraitudun ziurtagiria» eta «informazio jarraitua duen
> ziurtagiria» ageri dira Hipoteka Erregelamenduan (Lege-testuak bilduman
> egindako itzulpenean):
> «354. artikulua 1. Ziurtagiria nahi duenak eska dezake horrek informazio
> jarraitudun ziurtagiriaren izaera hartzea. Informazio jarraitua izango da
> kasuan kasuko finkaren gain ziurtagiria luzatzen denetik hurrengo hogeita
> hamar egun naturalak igaro arte egin diren aurkezte-idazkunei buruzkoa».
>
>
> http://www.iev.deusto.es/servlet/BlobServer?blobheadername3=MDT-Type&blobcol=urldata&blobtable=MungoBlobs&blobheadervalue2=inline%3B+filename/184/172/Hipoteka%20Legeria_1.6.pdf&blobheadername2=Content-Disposition&csblobid=1178114097641&blobheadervalue1=application/pdf&blobkey=id&blobheadername1=content-type&blobwhere=1200471727557&blobheadervalue3=abinary%3B+charset%3DUTF-8
>
> Alberto Martínez de la Cuadra
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago