[itzul] La Paz , Barakaldoko auzoa
Ales Bengoetxea
alesbengoetxeaeup a bildua gmail.com
Or, Uzt 22, 08:47:15, CEST 2011
Jone Aldamizek emandako erantzunaren arabera, bai, jatorri bera dute
Barakaldoko eta Donostiako auzoek.
Donostiako ekialdean dagoen auzo horren jatorrizko izena Bidebieta da, eta
haren barruan 12 dorreko etxe-talde bat eraiki zuten 1960ko hamarraldian
(Grupo La Paz), "bakearen 25 urteak" aitzakia hartuta. Gerora, orokortu zen
izena auzo osoarentzat, batez ere, auzokoak ez zirenen ahotan, baina esan
behar da auzoko erakunde eta zerbitzu gehienek (anbulatorioak, ikastetxeak,
institutuak, kiroldegiak, eta abar) beti hartu dutela Bidebieta izena.
Egun, La Paz izendapena inmobiliarien orrietan bizirik dago, gainerakoan
Bidebieta gehiago erabiltzen dela esango nuke.
Ondo izan.
Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
idatzi zuen (2011eko uztailaren 20a 09:39):
> egun on:
>
> Inork badaki zein lekutan dagoen eta zein dan jatorrizko toponimoa?
>
>
>
> Izendura hori Donostiako auzoaren izena jartzeko erizpide antzekoa ete
> da, ?
>
> Garikoitz
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago