[itzul] La Paz , Barakaldoko auzoa

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Or, Uzt 22, 10:12:12, CEST 2011


  Ba inmobiliariei  jakinarazi egin beharko jakie lekuz kanpoko  
izendapen bategaz  dabiltzala.

Inguru horretan,  etxeen, garajeen salmentak egingo direnean, notario 
aurrean ze izen agertuko  da,  Frankillok  bideratutako /La paz?./

Burujabetza   ez   da bakarrik politika arlorako, toponimian  be bai, 
geure-geure aldarriz, berenezkoa,  berez dana,   eta erabiliz.



Garikoitz


El 22/07/2011 8:47, Ales Bengoetxea escribió:
> Jone Aldamizek emandako erantzunaren arabera, bai, jatorri bera dute
> Barakaldoko eta Donostiako auzoek.
>
> Donostiako ekialdean dagoen auzo horren jatorrizko izena Bidebieta da, eta
> haren barruan 12 dorreko etxe-talde bat eraiki zuten 1960ko hamarraldian
> (Grupo La Paz), "bakearen 25 urteak" aitzakia hartuta. Gerora, orokortu zen
> izena auzo osoarentzat, batez ere, auzokoak ez zirenen ahotan, baina esan
> behar da auzoko erakunde eta zerbitzu gehienek (anbulatorioak, ikastetxeak,
> institutuak, kiroldegiak, eta abar) beti hartu dutela Bidebieta izena.
>
> Egun, La Paz izendapena inmobiliarien orrietan bizirik dago, gainerakoan
> Bidebieta gehiago erabiltzen dela esango nuke.
>
> Ondo izan.
>
>
> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>  igorleak hau
> idatzi zuen (2011eko uztailaren 20a 09:39):
>
>>   egun on:
>>
>> Inork badaki    zein lekutan dagoen eta  zein dan jatorrizko  toponimoa?
>>
>>
>>
>> Izendura  hori Donostiako auzoaren  izena jartzeko erizpide  antzekoa ete
>> da,  ?
>>
>> Garikoitz
>>
>>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago