[itzul] La Paz , Barakaldoko auzoa

Xabi Zalbide xalbide a bildua gmail.com
Or, Uzt 22, 10:14:54, CEST 2011


Barakaldoko auzoaren kasua apur bat ezberdina da. Izan ere, nahiko auzo
zabala da, eta ez dago inguru hori guztia izendatzen zuen jatorrizko
toponimorik. Badira toponimo txikiagoak, baserri-inguru izandako horren
barruan: Beteluri, Labrostegi, Ametzaga, Siebe, Tellaetxe... baina ez inguru
osoa izendatzen duenik, lehengo "lurralde-antolamendua" kontuan izan barik
eraiki zelako auzoa.



Ales Bengoetxea<alesbengoetxeaeup a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko uztren 22a 08:47):

> Jone Aldamizek emandako erantzunaren arabera, bai, jatorri bera dute
> Barakaldoko eta Donostiako auzoek.
>
> Donostiako ekialdean dagoen auzo horren jatorrizko izena Bidebieta da, eta
> haren barruan 12 dorreko etxe-talde bat eraiki zuten 1960ko hamarraldian
> (Grupo La Paz), "bakearen 25 urteak" aitzakia hartuta. Gerora, orokortu zen
> izena auzo osoarentzat, batez ere, auzokoak ez zirenen ahotan, baina esan
> behar da auzoko erakunde eta zerbitzu gehienek (anbulatorioak, ikastetxeak,
> institutuak, kiroldegiak, eta abar) beti hartu dutela Bidebieta izena.
>
> Egun, La Paz izendapena inmobiliarien orrietan bizirik dago, gainerakoan
> Bidebieta gehiago erabiltzen dela esango nuke.
>
> Ondo izan.
>
>
> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
> idatzi zuen (2011eko uztailaren 20a 09:39):
>
> >  egun on:
> >
> > Inork badaki    zein lekutan dagoen eta  zein dan jatorrizko  toponimoa?
> >
> >
> >
> > Izendura  hori Donostiako auzoaren  izena jartzeko erizpide  antzekoa ete
> > da,  ?
> >
> > Garikoitz
> >
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago